jueves, 23 de marzo de 2017

Franz Ferdinand Austriakoaren hilketa.

Franz Ferdinand Austriakoaren hilketa:

Austria-Hungariako artxidukea izan zen. 1896an Austria-Hungariako tronuko oinordeko bihurtu zen, bere familian hainbat heriotz jazo ondoren, influentzia handiko gizona bihurtu zen eta ia armada osoa bere gain hartu zuen.
Gatazka hau Lehenengo Mundu Gerraren oinarria izan zen.
1914an, Bosnia-Herzegovina austriar-hungariar probintziako gobernadorea zen Oskar Potiorekek Sarajevon izango ziren maniobra militarrak ikustea gonbidatu zuen bikotea. Franz Ferdinandi ez zitzaion gauza segurua iruditu hura, nazionalismo bosniarra sutan baitzebilen garai hartan, baina urtebetetzea zela-eta, bera eta sekula joaten ez zen emaztea ere, joateko prestatu ziren.
1914ko ekainaren 28an iritsi ziren Sarajevora. Auto irekia zen eta, bisita hasi bezain laster, granada batek egin zuen eztanda ondoko kotxean. Larritasunean, azkar baino azkarrago zuzendu ziren gertuen zegoen erietxera, baina handik gutxira, Gavrilo Princip Esku Beltzeko kide zen terrorista serbiar-bosniarrak tiroka egin zien eraso. Hauxe izango zen Lehen Mundu Gerra piztuko zuen txinparta.
Sophie eta bere senarra berehalakoan hil ziren. Hauek izan omen ziren Franz Ferdinanden azken hitzak: ``Sophie, ez zaitez hil; bizi zaitez, gure seme-alabegatik…´´
Franz Ferdinandi arropa txukun-txukun eramatea gustatzen omen zitzaion eta, desfileetan, arropa josi egiten omen zioten, haizeak papar hegalak ez harrotzeko. Egun hartan, jostura haiek laguntza azkar bat ematea ekidin zuten eta odolustu egin zen arropak askatzen saiatu ziren bitartean.
Bikotearen gorpuak Schloss Artstetten gazteluko kriptan daude, bere omenez eraikitako museoan.
Princip hiltzailea ez zen adinez nagusi eta ez zioten heriotza-zigorra eman. 1918ko apirilaren 28an hilko zuen tuberkulosiak, 23 urte zituenean.

Resultado de imagen de Franz Ferdinand AUSTRIA FAMILIAResultado de imagen de Franz Ferdinand AUSTRIA FAMILIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario