domingo, 19 de marzo de 2017

Francisco Fernandoren hilketa


Hilketa

1914ko ekainaren 28an Francisco Fernando eta bere emaztea Sarajevon asasinatuak izan ziren, Bosnia-Herzegovinako hiriburuan. Gavrilo Princip-ek hil zituen, Mano Negra izeneko talde terrorista serbiarrak konotrolatzen zuen serbiar erradikal bat zen. Sarajevokohilketa izena hartu zuen gertaera hau Lehen Mundu Gerrahasteko arrazoietako bat izan zen.
Francisco Fernando bisita ofizial bat burutzen zegoen Serbian. Autoan zeramaten honek Sarajevo hiria ezagutu zezan. Saiakera asko egon ziren Fernando hil nahian, baina porrotean amaitu zuten. Bat-batean, talde erradikaletako partaide batek bonba bat bota zuen eta ondoren pilula bat hartu eta ibaira bota zen. Fernandok lehergailua ikusi zuenean, hartu eta atzerantz bota zuen, zaurituak eraginez. Orduan udaletxera eraman zuten eta bere bilera ofizial guztiak bertan bera utzi ondoren zaurituak zeuden ospitalera joan zen. Bidean zihoazela autoko gidaria erabat galdu zen, eta halabeharrez inguruan talde erradikaleko kide bat zegoen, Princip. Honek autoa ikusi zuen eta autoak atzerantz jo zuenean taldeko kidearengandik metro gutxira aurkitu ziren. Princip-ek arma atera eta bi tiro bota zituen. Lehenengoak zuzenean Francisco Fernando zauritu zuen eta bigarrenak zeharka jo zuen Sofía, haurdun zegoela. Biak hogei minutu pasa ondoren hil egin ziren.

Francisco Fernandok arropa erabat urratua eramateko ohitura zuen, ez zuen batere zaintzen bere itxura. Hilketaren egunean, aldiz, dena ongi josia zeraman, ongi prestatua joan baitzen. Hau izan zen balak eraginiko zauria azkar ezin sendatu al izatearen arrazoia. Izan ere, odoljariohandia zuen eta ezin izan zuten musuzapi batez ere gelditu.

Gertaeraren ondoren bai Princip eta bere kidea atxilotuak izan ziren, biek pilula hartu zuten arren ez zietelako eraginik egin. Bai Francisco Fernando, bai Sofia, Castillo de Artstetten familiaren panteoian lurperatu zituzten, Austria Beherean.

Princip, hiltzailea, urte batzuen buruan damutu egin zen, ez baitzekien hilketa horrek zer nolako ondorioak izango zituen. 24 urte zituela kartzelean hil zen gaixotasun baten ondorioz. Talde erradikaleko buruzagiari heriotza-zigorraezarri zitzaion, baina Princip-i ez, adinez txikikoa baitzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario