viernes, 28 de octubre de 2016

Nire Amodiozko gutuna espaziontzi batean. Nahikari Román

Kaixo, Maitea :


 Gutun hau idazten dizut, ni ondo nagoela eta zutaz maiteminduta nagoela esateko. Pentsatu dut hau zela momentu onena hauxe esateko, baina nerbioak nire gorputz osotik daude . Orain dela 2 urte gutxienez daramatzagu elkarrekin, baina ez dut aurkitzen momentu egoki bat nik zutaz sentitzen dudan guztia azaltzeko. Orain ni zugatik urrun nagoen bitartean, ezin dizut zenbat denbora geldituko naizen hemen goian, baina ziur nago urte bat edo gehiago egongo naizela. Idazten ari naizen bitartean, gutun hauxe, nire aurpegitik malkoak jaisten zaizkit, begiak ixten ditut eta beti gogoratzen naiz gure lehen topaketa nolakoa izan zen. Esan nizun moduan, espaziontzia aireratu aurretik, ez nago bakarrik, beste bi mutil daude nirekin. Bata amerikarra eta bestea ingelesa dira.


Amerikarraren izena Dereck da eta bestearena Austin da. Egunak pasa egiten dira eta faltan bota egiten zaitut, zure ahotsa berriz entzun nahi dut, zure irribarrea behar dut, zure besarkadak sentitu nahi ditut eta zure musuak behar ditut. Ez zait batere erraza egiten hemen egotea, beharbada galdetzen ari zara ea zer eraman dudan zutaz beti gogoratzeko, ezta? , zu oparitako liburua eta gure lehengo dataren lepokoa. Hau guztia esanda, ailegatu da ordua zuri esateko, zu nire bihotzaren zati handiena zarela eta hala ere, oso urrun gaude.


Hau guztia esanda, ailegatu da ordua zuri esateko, laztana, zu nire bihotzaren zati handiena eta nire irribarrearen eragina zarela. Gogoratzen naiz gure lehen topaketa nolakoa izan zen eta a ze nolako barregarria izan zen. Zure ahots bigun eta leuna, entzun nahi dut, zure irribarre alaitsua, berriz, ikusi nahi dut zure ezpainetan eta hala ere, ni zugatik urrun nago, hemen gauaz inguratuta, gau beltz bat, zure begiak bezalakoak. Baina izar bakarra falta zaidana zu zeu zara, nire unibertso osoa margotzen duzu zure irribarrearekin. Zure abestiak entzuten ditut lo hartzeko. Ez da hain erraza hau guztia zuri esateko. Hau besterik esan nahi nizun pozik ikusten zaitudanean nire ezpainetan jartzen duzu, hitz egiten didazun bakoitzean zure begi berdeak begiratu nahi ditut, erortzeko beldurra daukadanean zure besoak hartzen didate eta zure ezpainak esaten didate “ Laztana, ez euki beldurra, ni hemen nago eta” .


 Beno, espero dut, hau zure gutun gogokoena izatea, laztana. Musu eta besarkada handi bat, zuretzako. Maite Zaitut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario