viernes, 28 de octubre de 2016

IA URTE BAT ESPAZIONTZI BATEN SARTUTA. MARKEL



             IA URTE BAT ESPAZIONTZI BATEN SARTUTA

Kaixo maitea, zelan zaude? espero dut dena ondo joatea, hilabete bat barru hor, zure ondoan egongo naiz, gogo asko dut zure aurpegia, ilea, belarriak, bekainak, begiak, sudurra, ezpainak eta maiteminduta nagoen neska ikusi. Faltan botatzen dut zure ondoan egotea, zure musuak, besarkadak, atxutxoiak eta maite zaitudala esatea.


Hemen goian bizitza oso aspergarria da, bai esperientzia bikaina eta sinestezina dela, baina aste bat egoteko, ez ia urte bat. Faltan botatzen dut grabitatea, oxigenoa, zoruaren gainean ibiltzea, kirola egitea, arropa jartzea eta nire lagunekin eta familiarekin egotea. Ere faltan botatzen dut bokata edo janari solido bat jatea.

Hau errutina bat da,esnatzen garenean lan egiten dugu eta gero aspertu eta aspertu, eta badakizu nola naizen, ezin dut gauza bat egin gabe.

Gauza onak ere badaude egia esanda, unibertsoko bistak oso zoragarriak dira, izarrak, ilargia eta gure planeta ikustea, esaten dute txikia dela baina erraldoia da, ez dut nahi imajinatu Saturno edo Jupiter nolakoak diren…
grabitateari buruz hitz egiten badugu, bai, oso dibertigarria da flotatzea eta hori bai azkenean aspertzen zait.

Ni ondo nago, ez dut inolako problemarik, trankil egon, bale?
Arazoa izango da itzultzean, ea nola erantzuten duen nire gorputzak, nik dakidanez erreabilitazioa egin beharko dut.

Hemen amaituko dut gutuna, maitea, espero dut zuk ondo egotea eta gogo asko izatea ni ikuztea, hilabete batean ikusten dizut, maite zaitut, Alba.





No hay comentarios:

Publicar un comentario